Quantcast
Channel: birasuegi komandantea » birasuegi | birasuegi komandantea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 10

Aurkezpen pertsonal bat autoeraketarako

$
0
0
Lanki ikertegiak antolatu duen Kooperatibagintza topaketen III. edizioan parte hartuko dut, Autoeraketaren erronkak gaia landuz. Formatua ere oso berezia izango da, bertaratuko zaretenek ikusiko duzuen bezala, oso ondo pasako dugula uste dut, eta gai sakonaren inguruan giritzia eman eta inprobisaziorako aukera izanik.
Jardunaldirako aurkezpen pertsonal bat eskatu didate, eta ohitura dudanez “kopiatu eta pegatu” egin beharrean jardunaldian pentsatuz aurkezpen bat idatzi dut:

Talaios kooperatibako sortzaile eta bazkidea, Bakalhau irlako biztanlea. Bizitza lanaren erdigunean jarri ahal izateko kooperatiba bat sortu behar izan nuen bi lagunekin batera. Talaios kooperatibak autonomia eta sormena garatzeko espazioa eskeintzen dizkit, eta ingurukoekin eta inguruarekin elkarbanatu eta saretzeko aukera. Bereziki, Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta teknologia aholkularitza lantzen ditut bertan, beti ere barnera eta kanpora begirako ikuspegi estrategikoarekin. Elkarbanatzeko kooperatibek berdinekin lan egin behar dute eta horregatik pentsatu genuen beharrezkoa zela Olatukoop sortzea, etorkizunaren nostalgia ere askotan sentitzen dut eta horregatik adierazten dut Etzi.pm proiektuan.”


Viewing all articles
Browse latest Browse all 10